0 Produktuak
0,00 €

SALMENTA BALDINTZAK

SALMENTA BALDINTZAK

 

Xedea

Sanse 17 SL enpresak (aurrerantzean, “Sanse17”) bere webgunera sartzen diren pertsonen esku jartzen du www.todomaletas.com webgunea (aurrerantzean, “webgunea”), bere produktu eta zerbitzu propioei edota hirugarren laguntzaileen produktuei eta zerbitzuei buruzko informazioa eskaintzeko, eta horiek eskuratzea errazteko, nahiz webgunea erabiliz zerbitzuak eta ondasunak kontratatzeko (guztiak dira, oro har, “Zerbitzuak”). Hortaz, erabilerari, pribatutasun politikari eta salmentari buruzko Baldintza Orokor hauek (aurrerantzean, “Baldintza Orokorrak”) webgune horren erabilera arautzen dute.

Sanse17 (egoitza soziala: Legazpi kalea 6, behea, 20004 Donostia, Gipuzkoa) erantzukizun mugatuko baltzu espainiarra da, agiri honen bidez arautzen den webgunearen titularra. Bere IFK B-20807178 da, eta Gipuzkoako Merkataritzaren Erregistroan dago inskribatuta (2021 liburukia, 92 folioa, SS-22142 orria, 2. inskripzioa). todomaletas.com webgunearekin harremanetan jartzeko, goian adierazitako posta helbidea erabili dezakezu edo, bestela, info@todomaletas.com helbide elektronikoa.

Webgunearen izaera propioa, bere edukiak eta xedea kontuan hartuta, ia webgune osoan zeharko nabigazioa egiteko ezinbestekoa izango da Erabiltzaile edota Bezero izatea. Erabiltzaile edota Bezero izateak suposatzen du Baldintza Orokorrak onartzen direla, webgunera sartzen den unean argitaratuta dagoen Baldintza Orokorren bertsioan.

Sanse17k beretzat gordetzen du webgunearen aurkezpena eta konfigurazioa edozein unetan aldatzeko aukera, eta baita Baldintza Orokor hauek aldatzeko aukera ere. Horregatik, webguneak erabiltzaileei gomendatzen die webgunera sartzen diren bakoitzean Baldintza Orokorrak arretaz irakurri ditzatela. Erabiltzaileak beti izango ditu Baldintza Orokor hauek ikusteko moduko leku batean, eta webgunetik libreki eskuratu ahal izango ditu.

Webgunera sartzen den Erabiltzaile edo Bezero orok 18 urte baino gehiago izan behar ditu, eta kontratuak egiteko nahikoa  lege-gaitasun izango du.

Sanse17, bere webgunearen bidez, Iberiar Penintsularen baitako lurralde espainiarrean bakarrik jarduten da (aurrerantzean, Lurraldea). Sanse17k Lurraldearen barruan bakarrik egiten ditu banaketak eta bidalketak.

Azkenik, Webgunearen izaera kontuan hartuta, litekeena da Baldintza Orokor hauen edukian aldaketak egitea edo sartzea. Horregatik, Bezeroek, eta bezero ez diren beste Erabiltzaileek, derrigor sartu beharko dute Baldintza Orokor hauetara Webgunera sartzen diren bakoitzean, Webgunera sartzerakoan indarrean dauden baldintzak aplikatuko zaizkiela onartuz.

 

Legedia

Sor daitekeen interpretazio arazo edo auzigai orotarako, aplikagarri izango da Espainiako legedia.

Baldintza Orokor hauek honako lege hauei lotuta daude: Kontrataziorako Baldintza Orokorrei buruzko 1998ko apirilaren 13ko 7/1998 Legea; Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako 1984ko uztailaren 19ko 26/1984 Lege Orokorra; Baldintza Orokorrak dituen Kontratazio Telefonikoa edo Elektronikoa arautzen duen 1999ko abenduaren 17ko 1906/1999 Errege Dekretua; Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa; Txikizkako Merkataritzaren Antolaketarako 1996ko urtarrilaren 15eko 7/1996 Legea; eta Informazioaren Sozietatearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legea.

Sanse17k edozein unetan Baldintza Orokor hauek aldatzeko eskubidea du, aldez aurretik Erabiltzaileari horren berri eman beharrik gabe. Erabiltzailea da, kasu orotan, Baldintza Orokorrak berrikustearen arduradun bakarra, eta derrigorrezkoa izango da baldintzak irakurtzea webgunea erabiliz edozein produktu eskuratu aurretik.

 

Produktuei buruzko informazioa

Sanse17k bere webgunean erakusten dituen produktuen deskribapenak zuzenak dira, eta marka hornitzaileek emandako informazioan oinarritutakoak dira.

Produktuei eta zerbitzuei buruz webgunean dauden argazkiek, irudi grafiko edo ikonografikoek eta bideoek, nahiz mota orotako izen komertzialek, markek edo bereizgarriek, helburutzat dute ahalik eta informazio zabalena eskaintzea. Hala ere, Bezeroak kontuan hartu behar du horiek guztiak orientagarriak direla eta, ondorioz, ez direla exhaustiboak. 

Produktua edo zerbitzua erosi ondoren, ezinbesteko arrazoiak tarteko, produktu edo zerbitzu hori eskuragarri egongo ez balitz, Sanse17k emailez jakinaraziko dio Bezeroari eskaera erabat edo, bestela, partzialki baliogabetu dela. Eskaeraren baliogabetze partzialak ez du eskaera osoa baliogabetzeko eskubidea ematen, Baldintza Orokor hauetan xedatutakoaren arabera Bezeroak atzera egiteko duen eskubidea gauzatzeko aukeraren kaltetan izan gabe.

 

Eskaera motak

Erregistratutako pertsonek internet bidez egin ditzakete eskaerak: horretarako, www.todomaletas.com webgunea erabiliko dute. Eskaera egiten duten pertsonek bermatu behar dute kreditu-txartela erabiltzeko baimen osoa dutela, eta kreditu-txartelak nahikoa diru duela, produktuak webgunean erostetik ondorioztatzen eta deribatzen diren kostu guztiei aurre egiteko. Webgune honetan proposatutako ondasun eta zerbitzu motari buruzko kontratuak sinatzeko beharrezkoa den gaitasun juridikoa duten pertsonek bakarrik egin ditzakete eskaerak webgune honetan. Erosketa egiteko prozesuan “erosi” botoia sakatzen denean, erabiltzaileak adierazten du erabat eta erreserbarik gabe onartzen dituela Baldintza Orokor hauek guztiak. Baldintza Orokor hauek artxibatu eta inprimatu egin ditzakete erabiltzaileek, egoki irizten dutenean kopiatzeko. Sanse17 enpresak artxibatutako datu guztiak dira Sanse17 eta bere Bezeroen arteko salerosketa guztien froga.

Sanse17k email bat bidaliko dio erabiltzaileari, gehienez ere 24 orduko epean, bere eskaera erregistratua izan dela adierazteko. Era berean, behin eskatutako produktuaren bidalketa egiten denean, webguneak bidalketa egin dela emailez informatzeko aukera emango du. Kontratu-informazioa gaztelaniaz emango da, eta erabiltzaileari, beranduenik ere, entrega egiterakoan berretsiko zaio. Bezeroek eskuratu, artxibatu eta kopiatu egin dezakete informazio hori. Gainera, bezeroek, kasu orotan, oker dauden datuak zuzendu ditzakete, webgunera konektatuta.

Bezeroak eskaera egiterakoan emandako helbide elektronikoa, ondoren, Sanse17 enpresak bestelako komunikazio komertzialetarako erabili nahi izango balu, erabiltzaileari jakinarazi beharko lioke, espresuki, eta horretarako baimena eskatu. Baimen hori ezeztatu egin dezake erabiltzaileak, berak nahi duenean eta edozein unetan, info@todomaletas.com helbidera email bat bidaliz.

Erabiltzaileren batekin auziren bat baldin badu, erabiltzaile honek egindako eskaera ez onartzeko eskubidea izango du Sanse17 enpresak.

 

Prezioak

Webgunearen bidez eskaintzen diren produktuen eta zerbitzuen prezioek barruan dute BEZ eta aplikagarri den beste edozein zerga. Hala ere, prezio horien barruan ez dira sartzen produktuak bidaltzeak eragindako gastuak; bidalketa gastu horiek onartu egin behar ditu Bezeroak, eskaera egiterakoan, Eskaera Inprimakia betez.

Sanse17k edozein unetan aldatu ditzake prezioak. Produktuak eta zerbitzuak eskaera erregistratzerakoan indarrean dagoen preziora fakturatuko dira, nabarmena den akats tipografikoa salbu.

Salmenta-prezioaren ondoan agertzen diren beherapenei edo prezio konparatiboei dagokienez, prezio konparatibo horiek ezartzeko kontuan hartzen da bai hornitzailearen katalogoko prezioa edo baita ere Sanse17k salmenta-puntu batean edo gehiagotan egiaztatu dituen prezioak. Nolanahi ere, Sanse17k hornitzaileen baimena du, bere produktuak proposatutako prezioetan saltzeko. Produktuak hornitzailearen jabetzakoak dira, prezioaren ordainketa osoa egin den unera arte.

 

Erosketa

Bezeroak webgunearen bidez produktuak erosteko eta zerbitzuak kontratatzeko, webguneko eskaera inprimakian ezarritako prozedura jarraituko du.

Sanse17k, Bezeroak eskaera formalizatu eta hogeita lau (24) orduko epean, eskaera jaso izana egiaztatzen duen eta egindako erosketa berresten duen emaila bidaliko du Bezeroaren helbide elektronikora. Produktuen edo zerbitzuen eskaera eta, beraz, kontratua, formalizatutzat eta perfekzionatutzat emango da Sanse17k prezioaren ordainketa jasotzen duen unean.

 

Ordainketa sistema

Bazkideak Visa, Mastercard, Visa Electron edo antzeko kreditu edo zor txartelak erabiliz egingo du ordainketa.  Ordainketa egiteko erabiliko den txartelaren igorlea Espainiako baku edo aurrezki kutxa izango da, edo, bestela, Espainian establezimendua duen atzerriko finantza erakunde baten filiala den bulegoa edo finantza erakundea.

Paypal sistemaren kasuan, erosketen zenbatekoa Paypal kontuari kobratuko zaio berehala. Bankuak eragiketa baztertuko balu, eskaera automatikoki baliogabetuko litzake eta bezeroari email bat bidaliz jakinaraziko litzaioke.

Bezeroren bati erosketa baten zenbatekoa oker kobratuko balitzaio, Sanse17k dagokion banku txartelaren identifikazioa egiaztatu gabe, Bezeroak kargatu zaion zenbatekoa ezeztatzea exijitu dezake berehala, email bat bidaliz, eta Sanse17k osorik itzuliko dio oker kargatu zaion zenbatekoa. Hala ere, erosketa benetan kargua ezeztatzea exijitu duen Bezeroak egin badu, Bezero horrek ezeztapen horren ondoriozko kalte eta galerak ordaindu beharko dizkio Sanse17ri.

 

Entrega 

Entrega egiteko lekua

Bezeroak adierazitako helbidean entregatuko du produktua Sanse17k, baina helbide horrek, kasu orotan, Lurraldearen barruan egon beharko du. Entrega prozesua optimizatzeko helburuarekin, oso garrantzitsua da Bezeroak adierazten duen helbidea entrega ohiko lanorduetan egitea ahalbidetzen duen helbide bat izatea.

Oraingoz, Sanse17k ez du bidalketarik egingo Balearretara, Kanarietara, Ceutara eta Melillara.

Produktua Bezeroak adierazitako helbidean entregatzeko momentuan Bezeroa bertan ez baldin badago, garraiolariak abisu bat utziko dio, entrega berri bat hitzartzeko modua adieraziz.

Abisua utzi zaionetik zazpi (7) eguneko epea igaro ondoren Bezeroa garraiolariarekin harremanetan jarri ez bada, produktuak Todomaletas.com webgunearen biltegira itzuliko dira, eta Bezeroak bidalketa eta itzulketa gastu guztiak ordaindu beharko ditu, eta baita bidalketa eta itzulketa horri lotuta sor litezkeen kudeaketa gastu guztiak ere.

Sanse17 ez da izango Bezeroak adierazitako entrega helbidea Bezeroak horrek nahi duen entrega lekuarekin bat ez etortzeagatik sortutako akats eta galeren erantzule.

Sanse17k data desberdina izan dezaketen entrega bat baino gehiagotan entregatu ditzake eskaera bereko produktu desberdinak.

Produktuen eskaera entregatzerakoan, erosketa egin duen Bezeroak bere nortasuna agiria erakutsi beharko dio garraiolariari, entrega-agiria sinatu beharko du, eta entrega-agiri horren kopia eskatuko dio garraiolariari.

 

Entrega epea

Produktuak entregatzeko gehieneko epea, ezinbesteko arrazoiak tarteko direnean salbu, 5 egun naturalekoa izango da.

Sanse17k ez du produkturik entregatuko ez larunbatetan, ez igandetan eta ezta jaiegun nazional, autonomiko eta lokaletan ere, bezeroak aurretiaz hori hala izatea eskatzen ez badu behintzat. Halakoetan, bezeroak beregain hartuko ditu zerbitzu horren ondoriozko gastu gehigarriak.

Webguneak Bezeroari jakinaraziko dio, bere helbide elektronikora email bat bidaliz, dagozkion produktuen eskaera Sanse17ren biltegietatik irten deneko data, eta entrega egingo duen garraio-enpresaren harremanetarako datuak ere bidaliko dizkio. Data horretatik kontatzen hasi eta hogeita lau (24) ordutik berrogeita zortzi (72) ordura bitarte, produktua Bezeroak adierazitako helbidean entregatuko da, ezinbesteko arrazoiak tarteko daudenean salbu.

Entrega eginda dagoela ulertuko da produktua Bezeroaren esku jarri den unean, Bezeroak berak adierazitako helbidean.

Garraio-gastuak eroslearen konturakoak izango dira.

Produktuen arriskua edo intzidentzia (adibidez, galera, kalteak edo lapurreta) Bezeroari eskualdatuko zaizkio produktuen eskaera, Baldintza Orokor hauetan xedatutakoaren arabera, Bezeroaren esku uzten den une berean.

 

Itzulketa /Ezeztapena

Saldutako produktu guztiak itzuli egin daitezke, entrega datatik kontatzen hasi eta 7 eguneko epean, Espainiako Txikizkako Merkataritzaren Legean xedatutakoaren arabera.

Aldez aurretik, itzulketa egin nahi duenak horren berri eman beharko du, posta elektronikoz. Todomaletas.com webguneak beste posta elektroniko baten bidez erantzungo du, produktua itzultzeko jarraitu beharreko urratsak zehaztuz.

Itzulketaren ondoriozko gastuak bezeroak berak ordainduko ditu. Ondasuna kontratatutakoarekin bat etorriko ez balitz, hau da, kontsumitzaileak alegatzen duenean produktua ez datorrela bat Todomaletas.com webgunean iragarritako deskribapenarekin, ezaugarriekin edo erabilerekin, kontsumitzaileak produktua itzultzeko eskubidea izango du, eta kasu horretan Todomaletas.com webguneak ordainduko ditu itzulketaren ondoriozko gastuak.

Itzulketa egitearen ondorioz bezeroari itzuli behar zaion zenbatekoa Todomaletas.com webguneak produktuak jasotzen dituen egunetik kontatzen hasi eta 7 eguneko epean ordainduko zaio bezeroari.

Ezingo da itzulketarik egin nabarmena denean bidalitako produktuak erabiliak izan direla.

Produktuak, nahitaez, behar bezala babestuta eta egoera onean (kaltetu gabe edo bezeroak zikindu gabe) itzuli beharko dira, osagarri, jarraibide eta dokumentazio guztiarekin. Todomaletas.com webguneak produktua itzultzeko posta elektronikoz bidalitako jarraibideetan adierazitako lekura bidali beharko dira itzuli nahi diren produktuak.

Hornitzaileak itzulketa onartuko ez balu, ulertzen duelako itzuli nahi den produktua jadanik erabilia izan dela, produktu hori banaketa biltegian geratuko litzake, bezeroak jasotzeko prest, gehienez ere itzulketa egin eta hogeita hamar eguneko epeaz.

Ezingo dira itzuli, ezta ere, bidaltzailea argi eta garbi identifikatzeko aukera ematen duen elementurik (eskaera zk., izena, helbidea,...) ez duten paketeak.

Produktuaren itzulketari lotutako gastuak eta arriskuak bidaltzailearen konturakoak izango dira. Hortaz, bidaltzaileak modu seguruan eta beharrezkoak diren bermeekin egin beharko du bidalketa, produktua kontserbazio-egoera onean iritsi dadin.

Produktuak itzulitakoan, itzulitako produktuen salmenta-prezioa itzuliko zaio bezeroari.

Produktua itzultzen duen pertsona orok posta elektroniko bat jasoko du, itzuliko zaion zenbatekoaren berri emanez.

 

Bermea

Bermeak eta salmenta ondorengo zerbitzuak Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren testua onesten duen 2007ko azaroaren 16ko Errege Dekretu Legegileak arautuko ditu. Lege horren arabera, kontsumitzaileari eta erabiltzaileari kontratuaren araberakoak diren produktuak entregatzera behartuta dago saltzailea. Hortaz, saltzailea da produktuaren eta kontratuaren arteko desadostasun ororen erantzule.  Kontsumitzailearen eta erabiltzailearen eskubideak dira produktua konponaraztea, produktua ordezkaraztea, prezioa beheraraztea edo kontratua deseginaraztea.

Produktua akastuna izanez gero, produktuaren konponketa edo ordezkapena doakoa izango da. Doakotasun horren barruan sartzen dira produktua eta kontratua bat ez etortzea konpontzeko beharrezkoak diren gastu guztiak, bereziki bidalketa gastuak eta eskulanarekin lotutako gastuak.

Gainera, Kontsumo Ondasunen Salmentarako Bermeen 2003ko uztailaren 10eko 23/2003 Legearen arabera, banatzailea izango da produktua entregatzerakoan sor daitekeen desadostasun ororen aurreko erantzulea. Eta kontsumitzailearen eta erabiltzailearen eskubidetzat aitortzen dira produktua konponaraztearena, produktua ordezkaraztearena, prezioa beheraraztearena edo kontratua deseginaraztearena. Todomaletas.com hornitzaile profesionalen ordezkari gisa jarduten denez, eta hornitzaile profesional horiek bermatzen dutenez webgunean saltzen diren produktu guztiek behar bezala funtzionatzen dutela eta ez dutela inolako kalterik, ez ezkutuko akatsik, webguneak eskaintzen duen kontratu-bermea hornitzaileek eman ohi duten bermea da. Berme horien iraupena argi eta garbi zehazten da produktu bakoitzaren fitxa deskribatzailean, eta desberdina izan daiteke eskuratutako produktuaren arabera.

Era berean, produktua jasotzerakoan, bezeroak produktuaren erabilera zuzenerako jarraibideen eskuliburua eta bermeari buruzko informazio guztia jasoko du. Produktua matxuratuko balitz, bezeroak bi aukera izango ditu: bezeroaren arretarako gertuen duen puntura zuzendu edo, bestela, jasotako produktuaren fabrikatzaileak duen Salmenta Ondorengo Zerbitzura jo.

 

Salmenta baldintzak aldatzea

Todomaletas.com webguneak beretzat gordetzen du webgunearen aurkezpena eta konfigurazioa edozein unetan aldatzeko aukera, eta baita Baldintza Orokor hauek aldatzeko aukera ere, aurretik abisatu beharrik gabe. Bezeroek eta erabiltzaileek beti izango dituzte eskura Baldintza Orokor hauek, ikusteko moduko lekuan, eta nahi adina aldiz kontsultatu ahal izango dituzte libreki. Bezeroek eta erabiltzaileen arretaz irakurri behar dituzte Baldintza Orokor hauek, webgunera sartzen diren bakoitzean. Nolanahi ere, Baldintza Orokorrak derrigorrez onartu beharko dira webgunearen bidez eskuratu daitekeen edozein produktu edo zerbitzu kontratatu aurretik.

[profiler]
Memory usage: real: 7602176, emalloc: 7231416
Code ProfilerTimeCntEmallocRealMem